Agentzia holakoak gara

Doble Sentido beraren inguru profesional eta sozialaren parte ere bada.

Eta hortik dator emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde egiten dugun apustua. "Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko erakunde laguntzaile" izendatu gintuen Emakundek 2007an, Berdintasunerako Plana abian jarri genuelako.

Azpimarratzeko beste arlo bat ingurumenarekiko gure kezka da, eta horren ildotik, agentziaren eguneroko jardueran nahiz bezeroei egiten dizkiegun proposamenetan, birziklatzea sustatzen duten neurriak jartzen ditugu abian.

Kalitatearekiko gure konpromisoari dagokionez, gure bezeroen beharrizanak eta iguripenak asetzeko egin dugu lan, prozesuen araberako kudeaketaren eta etengabeko hobekuntzaren bidez.

Eta azkenik, euskararekiko konpromisoa , gure komunikazio guztietan –barnekoetan nahiz kanpokoetan– euskararen presentzia gero eta handiagoa izan dadin.